aresti.jpg


NIRE AITAREN ETXEA:

Bizitza:

Bilbon jaio eta bertan eman zuen bizitza, bulegoko lanetan. Gizarte-arazoak hurbiletik ezagutu zituen, Bilboko nasan lan astunetan zebiltzan langileekin harremanetan baitzen. Euskaldun berria, gogoz ekin zien euskal kulturaren ingurumariko arlo gehienei. Gazterik hil zen.


Obra:

Euskaltzaindian euskara batua bultzatzen zein hiztegigintzan egin zuen lan. Baita antzerki-munduan eta bertsolaritza –jaialdiak indartzen ere. Polifazetikoa zen, baina beste inon baino gehiago, olerkian aurkitzen du bere adierazpidea, eta olerkiaren bidez ematen du Euskal Herriaren sasoi hartako arazoen berri eta bere ikuspuntua.

Bi aro bereiz daitezke haren lanean:

-Aro sinbolista: (1954-61)


-Aro sozialista (1964-1975)




Iritzi kritikoa:


Adituek diotenez, T.S. Eliot poeta anglo-amerikarraren eragina nabari da Arestiren lehen poeman. Gizaki modernoaren irudi triste eta hutsala eta zibilzazioaren deskalabroaren adierazpena litzateke Maldan behera. Gizakiak zibilizazioaren aurrean egiten duen ibilbidearen kontaketa sinbolikoa da.

-Aro soziala deitzen deneko lanek gizarteko arazo gordinak adierazten dituzte. Kale gorriko arazo arruntak eta euskararen kezka bizia nabari dira.

-Garbitzalekeriaren aurka, herri-hizkeraren aldeko konpromisoa.

-Neurri tradizionalekin batera, bertso libreari ere ematen dio bide.

-Bertsolaritza, kopla zahar eta herri-kantuen bidez, herritarrek errazago ulertzeko moduko olerki mota.

-Euskara batuaren aldeko apustu tinkoa: eskolaren bidez euskal irakurleengana iristeko ezinbesteko bidea baita.

-Oteizaren irudiari jarraiki, Arestik ere harria, arbolarekin batera, Euskal Herriaren sinbolo bihurtzen du.

-Poetari garai zailetan kontzientzia-iratzartzaile izatea dagokio. Bete beharreko mandatua du olerkariak: gizartean eragiteko eginkizuna, sasoi hartako erlijio eta abertzaletasun tradizionalaren aurka.

-Gune poetiko berriak eskaini nahi dizkio Euskal Herriari: mendi-kaskoen eta erreka-zokoen edo udaberriaren ederra baztertu gabe, lanaren, izerdiaren eta mailuaren hotsaren poetikotasuna erakutsi digu.


Berriak, Gabriel Arestiri egindako erreportajea duzue jarraian: